lunes, 21 de marzo de 2016

«LANA: bidezkoa, duina, gizaldekoa, egokia…»

“LANAREN ATZEAN, LANPOSTUA BAINO ASKOZ GEHIAGO DAGO”

PAZKO ALDIKO  III. DOMEKEA – (C) -  2016.eko APIRILAren 10a 

CARITASEN KANPAINA



Zuzendariaren gutuna

Lagun hori:

 Caritas Bizkaiatik arreta handiz jarraitzen dugu inguratzen gaituen errealitatea, eta kezkaz ohartu gara, itxuraz zenbait adierazle ekonomikok hobera egin duten bitartean,  kalteberatasun handienean bizi diren pertsonen egoerak ez duela hobera egin.
  
Gaur, lanari lotutako geure bizi-esperientzia propioa berrikusteko eskatzen dugu. Ziurtasun osoz, onartu egingo dugu gure eguneroko zeregina atsegina bada, poztasuna, konfiantza eta zentzua ematen dizkigula. Ordea, eguneroko zeregin horrek gizatasuna kentzen badigu, gure ilusioak mindu eta etorkizun pertsonal zein familiarra lausotuko dizkigu. 

 Horregatik, “PRAKTIKATU JUSTIZIA” ikasturte honetako leloa zehazte aldera, enplegu bidezko, duin eta integratzailearen alde lan egiteko beharra proposatzen diogu Kristau Komunitateari, pertsonei euren bizi-proiektuak duintasunez garatzen uzten ez dieten lan horiek salatuz (lanbide ezegonkorrak, partzialak, prekarioak, edonolakoak…). 

Francisco Aita Santuak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du gizakiak” (EG 192). 

Duintasun horren alde egin behar dugu, beharrezko babes ekonomikoa eta, gainera, pertsonen parte-hartze atsegingarria ahalbidetuko dituen lanari lehentasuna emate aldera, gure gizartearen eraikuntza komunean pertsona ororen talentuak metatuz.  

Ikasturte honetan, Caritasen, zuen babesari esker, 2.000 pertsona baino gehiagoren Laneratzean bide-lagun izan gara (%70 emakumeak), 650 pertsonari orientazio espezializatua eskaini zaie, 150etik gora lanpostu berri sortu dira eta beste 300 lanpostu egonkortu dira ekonomia solidarioko enpresetan.

Lagun dezagun lana “heltzeko, giza garapenerako eta norberaren errealizaziorako bide" gisa ulertzen (Laudato Si’ 128). 

 Dakargun, bada, gaurko honetan, gure komunitateen erdigunera baliabide eta enplegu duin eza estutasunean bizi duten pertsona eta familien egoera.  

 Besarkada bat,

Carlos Bargos Zuzendaria

Triptikoa (eleb.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario